XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gazteen ahusatzeko eta libertitzeko ez zait iduri joko hoberik izan ditakela.

Gorputza azkar eta bihuin, arima argi eta sano atchik ditzazke pilotariak, bertze nunbeitikako joko basa zonbeitetan baino hobeki.

Eta sekulan, zorigaitzez, uzten bagintu gure trinketak itoiz-ur-pean, errekatzeko lanjerean litake gure gazteria; eta gure pilota-plazak belharrez estaltzen diren ber, larre joain da eskualdun gazteria, ez da hor dudarik.

Jostetaz bertzalde, badakigu zenbeitentzat Pilota dela eta izan dela bizipide edo bederen irabazbide: ez da nori baitezpada Pilotaz baliatzea, gehienek beren gorputzeko dohainak baitituzte Pilotan baliatu, eta frango izerdiz pairatu.

Bainan hein batetik goiti, hortan ere, girichtino gisa, ez dugu deus onhartu behar Pilotaren eta haren geroaren kaltetan izan ditakenik.

Eta gainerat diot, pilotari esker fama eta diru bildu duenak, araberan duela Pilotaz okupatzeko eginbidea, zeren, Jesu-Krichto gure Jaunak erakutsi daukun bezala, dohainak berekin ekarki du eginbide.

Jainkoari esker, hori konprenitua dute gure pilotari gehienek, eta plazerrekin ikusten ditugu egungo buruzagi gutiz gehienak, atzo pilotari handi izanak, gure gazteen sustatzen eta moldatzen: hortan dute erakusten nola maite zuten pilota.

Beraz denek, gure ahalen arabera, eman ditzagun Pilotaren eta gazteen zerbitzuko gure dohainak eta indarrak gure diru eta denbora soberakinak, gure gazteak, egun eta bihar, gure herriño eta choko guzietan sanoki josta diten.

Gure bigarren eginbidea da, Pilotaren zeretan, egiazko aurhide batzu bezala izaitea, eta batasun hoberenean lan egitea.

Pilotaren familia batasun batean finkatua dugu eta egun dugu batasun horren urtheburuko biltzarra.

Bainan batasuna ez da aski paperetan ezartzea edo mahain-inguruan gorestea: behar litake lehenik gure bihotzetan eta gero gure harat-hunat guzietan.

Familia bereko gira, beraz aurhide.

Pilota da gutarik bakotcharen afera, eta guk denen arte arthatu behar dugun ontasuna, gure ondokoeri egun batez joko sano eta azkar bat uzteko gisan.

Dakizuen bezala, zorigaitz handia da, etche batean aurhideak elgarren kontra asaldatuak, herran bizi badira: luza gabe errekatuko da holako etchaldea.